martes, 22 de octubre de 2013

ESTATUA, ZER DA?

Britania Handia eta Ingalaterra gauza bera da? Biak estatuak dira? Baina estatua zer da? 

Bakoitzak bere azalpena bilatuko du estatua zer den esateko, eta denon artean beteko dugu dokumentu partekatua. Azalpen ulergarria izan behar da. Horretarako, bilatzen dugun informazioa irakurri, ondo ulertu eta gure hitzetara pasatu behar dugu. Ea denon artean lortzen dugun azalpen ulergarria ematea! 

ESTATUA  (dokumentu partekatua)                      

Estatuari buruzko informazioa bilatzen ondoko kontzeptu-mapa aurkitu dut. Baina zenbat estatu mota daude! Zer esan nahi dute hitz guzti horiek?


Talde bakoitzak kolore bat hartu behar du eta zer esan nahi dute hitz horiek esan behar du. Gero, POPPLET erabiliz azaldu behar ditu ikasitako kontzeptu horiek. POPPLET hori erabiltzea oso erraza da. Sartu erregistratu eta probatu!  Ez baduzue lortzen, bilatu sarean tutoriala! 

Hona hemen egin behar duzuenaren adibide bat.



Ez ahaztu ebaluazio fitxa betetzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario