miércoles, 23 de octubre de 2013

IKERTU ZURE EZAGUTZA ABERASTEKO

Gaur egun oso garrantzitsua da informatua egotea, ikasteko ez ezik, baita gure ideiak eta proiektu pertsonalak edo profesionalak gauzatzeko ere; adibidez txango bat antolatzeko, gure zaletasunetan aritzeko, lan egiteko interesatzen zaizkigun enpresak ezagutzeko, etxebizitza erosteko, mailegu bat banketxean eskatzeko, negozio berri bat antolatzeko... hori guztia egiteko informazioa biltzea eta ikertzea ezinbestekoa da.

 

Komunikazio eta informazioaren gizarte honetan  hainbat informazio  eskura dezakegu, eta argi dago dena buruz ikastea ezinezkoa dela. Egun, bizitza osoan zehar ez diogu ikasteari uzten, horrexegatik da hain garrantzitsua  eremu desberdinetan (akademikoan, lan-munduan eta pertsonalean) informazioa kudeatzeko oinarrizko trebetasunak ikastea. Dudarik gabe, informazioa trukatzen, behar den moduan erabiltzen eta ezagutza bihurtzen gai diren etengabeko formakuntza jarraitzen duten pertsonak behar ditu gure gizarteak. Beraz, horixe da ikasi behar duzuna. Hona hemen eman behar dituzun pausoak:



No hay comentarios:

Publicar un comentario